LIFE-Nature 2005-2009 proiektua
  Aiako Harria GKL kontserbatzea eta lehengoratzea (LIFE05 NAT/E/000067)
Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentua
Página Inicial   Contactar por correo electrónico   [es] | [eu] | [en]

Ekintzak

Resultados : 1 a 10 de 38 encontrados.
 01 02 03 04 [ >> ]
.Aurreikusitako ekintzak
+ Argibide gehiago    

Aurreikusitako jarduketan Aiako Harria GKL osoan garatzen dira. GKL hori bat dator erabat izen bera daraman Parke Naturalarekin. Abiarazitako ekintzak honela laburbildu daitezke:

  • Interes naturaleko habitatak lehengoratzeko lanak: pagadi azidofilo atlantikoa eta harizti galaikoportugesa.
  • Galemys pyrenaicus espeziearen habitatarentzat egokiak diren kontserbazio-baldintzak lortze aldera zuzendutako lehengoratze-lanak.
  • Soldanella villosa eta Trichomanes speciosum (92/43/CEE arteztarauaren II. eranskinean jasoak) espezieen habitata babestea eta kontserbatzea.
  • Lur-eremu partikularrak eskuratzea, intereseko habitatak lehengoratzeko eta kontserbatzeko helburuarekin.
  • Erabiltzaileei, jabe partikularrei, tokiko biztanleriari, eskola-umeei, antzeko GKL espazioen kudeatzaileen eta oro har gizarteari zuzendutako komunikazio-kanpainak.

 

Mapan proiektuan jasotako ekintza nagusien kokapena adierazten denez:  Ekintzen mapa PDFen

Atxikita dagoen Ekintzetako laburpenen taulan egitasmoaren esparruaren baitan aurreikusitako ekintza bakoitza zein burutzapen-fasetan dagoen aurkitu daiteke.Ekintzetako laburpenen taula

 

Txandara iritsi diren konifera exotikoen masek okupatutako 241 ha lehengoratzeko plana prestatzea.

Bukatua

A2
+ Argibide gehiago    

Galemys pyrenaicus (Muturluze piriniar) espeziearen habitataren eta espezie horrek tornola errekan (Oiartzun ibaiaren arroa) izan behar duen gutxieneko emari kritikoaren balorazio-azterlana eta diagnosia.

Gauzatzen

A3
+ Argibide gehiago    

Ursoko (Urumea ibaiaren arroa) eta Tornola (Oiartzun ibaiaren arroa) erreketako presak eraisteko, ibilgua finkatzeko eta erreka bazterretako landaredia bere ingurunean berreskuratzeko jarduketa-proiektua idaztea.

Ejecutada

Añarbeko urtegira isurtzen duten ibaien atxikipen-gaitasunaren eta habitat fisikoaren azterlana.

Gauzatua (Agiriak atelean begiratu)

A5
+ Argibide gehiago    

Añarbeko urtegira isurtzen duten ibaietan materia organikoa eta jalkinak atxikitzeko gaitasuna eta egitura-konplexutasuna areagotzeko jarduketa-proiektua idaztea

Bukatua

A6
+ Argibide gehiago    

Habitaten kartografia prestatzea, EUNIS formatuan, 1:10.000 eskalan, GKLren eremurako.

Gauzatua

A7
+ Argibide gehiago    

Interes komunitarioko baso-espezieen aniztasunari buruzko azterlana GKLren eremurako.

Gauzatua

B1
+ Argibide gehiago    

54,2 ha lur partikular eskuratzea, intereseko habitatak lehengoratzeko helburuarekin.

Gauzatua

Oianlekuko (“Martuzenegi” mendia) 20 ha-ko pagadi azidofilo atlantiko (9120) motzaren egitura-konplexutasuna areagotzea. 

Gauzatua

 01 02 03 04 [ >> ]
diseinatua